XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraikoetan zer gertatuko zen?.

Italiano kaseta batek berriki aipatu du Euskal Herrian egin omen den ikertze bat.

Horren arabera, Askatasun osoaren alde litezke ipar aldeko 100 jendetarik 7.

Ez da guti / Gutiago proposatuz Enbatak % 5 zituen bildu 5 urte lehenago.

Geroztik abertzaletasuna pizkortu da; gazte asko hortara lerratu zaizkigu, bereziki lizeetan (Donapaleun, Hazparne, Baionan...) kantu berriarekin eta gertakarien laguntzari esker (Burgose, Aberri Eguna, gose opor...).

Ber denboran Enbataren alderat halako aiherkunde bat senditzen da gazte horietarik batzuetan.

Alde batetik aipatzen nuen sublimatze haren ondorioz.

Bestetik, behar bada, Enbatak denbora batez agertu duen arpegia gatik.

Baiginakien abertzaletasunak adinetako jendea eskandalatzen zuela, pundu batzuetan ginen baino eztiago agertzera entsaiatu gara: bereziki sozial mailan.

Bainan gogortasuna maite dute gazte batzuek.

Hori E.T.A.-n kausitzen dute.

Guk ez dugu hilik eta ez gaituzte gehiegi preso ezarri nahi.

Martirik gabeko eliza bat gara...

Ahatik E.T.A. beste giro (aro) batean bizi eta lanean ari da, ez ahantz.

Ez litake E.T.A.-ren mitoaz baliatu behar deus egin gabe gelditzeko, zerbaiten egitera entsaiatzen direnak alde bat kitzikatuz.

Abertzale alorrean bada denentzat lana.

Abertzale sozialistak presentatzen ahalko dituguia ondoko urteetako bozketan? Ala bozkak osoki baztertu beharko ditugu?.

Orainokoan ez dugu jendea laster satifa dezaten politikarik.

Egin dezakegun bakarra da jende xehearen interes hurbilen zaintzea (defensiba hutsa da: egin behar dugu, bainan ez zaut aski) eta geroari buruz apailatzea.

Hori guzia hiruzpalau mailetan: politikan, ekonomian, sozialgintzan, jakintzan (kulturan).

Mail orotan estrategia bakar bat behar da ipar aldean eta hego aldean, helburu edo jomuga berak direlakotz: Euskadi beregain, batua, euskalduna eta herrikoia (sozialismarako bidean).

Bainan jokabide desberdinak behar dira han eta hemen, ez direlakotz kondizione berak.

BATU GAITEZEN - LABORARI ETA LANGILEKIN

Jadanik aipatutako mailetan, lokarriak tinkatu behar ditugu hego aldearekin.

Ahatik ipar aldean nola joka?.

1- POLITIKA hutsean ariz, urrats guti dugu eginen.

Politika ez da erretxa.

Nekeago abertzaletasuna.

Arras nekea abertzale politika.

Guti da hortan xuxenka sartuko denik.

2- EKONOMIAN asko entsaiatu da Enbata: - koperatiba industrilariak sortu nahiz (Maulen, Ligin, Hazparnen...) Entseguak oro erori dira.

- hego aldearekin hartu-emanak sortuz: hor aurrerapen haundia egin da azken urte hautan.

Hango lantegitzaren (industriaren) indarraz ohartu da ipar-aldeko jendea.

Bainan orai ez da hanbat gure beharrik (politika ekintzale-en beharrik) hartu-eman horientzat (ez eta laborantzan ere finkatu ditugunentzat).

- laborantzaren aurrerapena lagunduz: hor gehiago egin dezakegu.